Kanpainaren helburua aisialdia eta kultura lotzea da, kasu honetan futbola eta bertsolaritza. Karteletik bi taldeen eta euren zaleen arteko lehia osasuntsua transmititzen da. Euskara, futbolean, bertsotan eta gizartean sustatzen duen ekitaldia da Bertso Derbia. Oinarrietatik gizartea hezi nahi dute euskarazko entretenimendua eta kultura nahastuz.
Proiektua Bertso Derbiaren kanpaina diseinatzean datza, Real Sociedad Fundazioarekin eta Athletic Club Fundazioarekin elkarlanean. Kanpainaren oinarri zentrala kartela da eta hortik aurrera gainontzeko aplikazioak garatzen dira, hala nola, webguneetarako eta sare sozialetarako banner-ak.
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena ematen dizugula ziurtatzeko. Leku hau erabiltzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.OnartuErrefusatuPribatutasun politika